Envío gratis a partir de 50 €

Lege oharra

XEDEA

Beatriz Rodriguez C.B.k (aurrerantzean, Casa Rodriguez) betetzen ditu Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako betekizunak, eta helburu horrekin sortu du hurrengo lege-abisua.

Web-orri honetan (www.casarodriguez.eu) nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezin hobeki ulertzen dituela eta espresuki onartzen dituela baldintza hauek. Webgune honetan sartzen den pertsona orok onartu eta konpromisoa hartzen du hemen adierazitako xedapenak zorrotz gorde eta beteko dituela, bai eta aplika litekeen beste edozein lege-xedapen ere.

Casa Rodriguez-ek eskubidea erreserbatzen du, aldez aurretik abisurik eman gabe, egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko, eta eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek aurkezteko edo lokalizatzeko modua ere. Baldintza hauek aldaketak izan ditzaketenez, webgunean sartzen zaren bakoitzean kontsulta ditzazula aholkatzen dizugu.

INFORMAZIO OROKORRA

  • Beatriz Rodriguez C.B.
  • IFZ E20469607
  • Urbieta kalea, 28
  • 20006 Donostia (Gipuzkoa)

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Web-orri honetako eduki guztiak, inolako izaera mugatzailerik gabe, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta jabetza intelektualaren eskubideak barne, bai eta marka guztiak, izen komertzialak edo beste edozein ikur bereizgarri ere, webguneko titularraren jabetzakoak dira, edo horren jabe legitimoena, eta erreserbatuta geratzen dira horien gaineko eskubide guztiak. Webguneko eduki guztiak behar bezala babesten ditu jabetza intelektual eta industrialaren araudiak, eta inskribatuta daude erregistro publiko egokietan.

Debekatuta daude edukiak, osorik edo zati batean, erreproduzitzeko egintza guztiak, modua edo bitartekoa edozein izanik --mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa edo besteren bat--, bai eta zabalkundea emateko, komunikazio publikoa egiteko edo banatzeko edozein egintza ere, aldez aurretik Casa Rodriguez-ek edo bere jabe legitimoek baimen idatzirik ematen ez badute. Casa Rodriguez-ek aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen ez-betetze larritzat hartuko da.

Casa Rodriguez ez da izango webgune honetan sartzen diren pertsonek bertako edukiak erabilita sor ditzaketen kalteen edo galeren erantzulea, ezta erabiltzaile horiek indarrean dagoen edozein lege-xedapen haustearen erantzulea ere.

Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen ez-betetze posibleei buruz edo webguneko edozein edukiri buruz oharrak egiteko, idatzi oficina@casarodriguez.eu helbide elektronikora: oficina@casarodriguez.eu.

ERANTZUKIZUNA

Casa Rodriguez salbuetsita dago webgune honetan publikatutako infomaziotik eratorritako edozein erantzukizunetik, betiere infomazio hori manipulatua izan bada edo kanpoko hirugarren batek sartu badu.

Casa Rodriguez-ek ez du bere gain erantzukizunik hartuko foro, chat, blog-sortzaile, iruzkin, sare sozial edota hirugarrenei web-orrian era independentean edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien beste edozein bitartekoren bidez, batzuk bakarrik aipatzearren eta ez denak, gordetako edukiagatik edo informazioagatik.

Nolanahi ere, Casa Rodriguez-ek adierazten du berehala kenduko duela edozein eduki nazioko edo nazioarteko legeria, morala edo ordena publikoaren kontrakoa bada, edo, hala dagokionean, berehala kenduko duela webgune horretara birbideratzen duen esteka, eta eduki horren berri emango diela agintari eskudunei. Webgunean nazioko edo nazioarteko legeria, morala edo ordena publikoaren kontrako edukirik dagoela uste baduzu, lehenbailehen jakinarazi beharko diozu webguneko titularrari.

ADINGABEAK

Webgune honetako zerbitzuak eta/edo edukiak erabiltzeko, adingabeek aitaren, amaren, tutorearen edo horien ardura duten erantzulearen baimena izan behar dute aldez aurretik.

Adingabeak sartu diren eduki eta/edo zerbitzuen gaineko erantzukizun osoa beren arduradunek dute.

LOTURAK

Casa Rodriguez ez da izango web-orrian txerta litezkeen kanpoko loturen erantzule; beraz, zure erantzukizunpean sartzen zara webgune horietako edukira eta horietan indarrean dauden erabilera-baldintzetara.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honekin edo bertan garatutako jarduerei lotutako edozein eztabaida edo gai ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da eta alderdiek legeria hori onartzen dute espresuki. Halaber, webgunearen erabilerari lotutako edo hartatik eratorritako gatazka guztiak ebazteko eskumena Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegiena eta Auzitegiena izango da.

© © 2013 Casa Rodriguez. Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Jarraian kontratu-dokumentua aurkezten da, www.casarodriguez.eu webgunearen bitartez kontratatutako produktu eta zerbitzuak arautuko dituena. Webgunearen jabea Beatriz Rodriguez C.B. da (aurrerantzean “zerbitzu-emaile” deitu ahal izango dena). Dokumentu hau onartzeak adierazten du:

  • a. Erabiltzaileak irakurri, aditu eta ulertu duela hemen azaldutakoa.
  • b. Erabiltzaileak kontratatzeko behar besteko gaitasuna duela.
  • c. Erabiltzaileak kontratu honetan xedatutako betebehar guztiak bere gain hartzen dituela.

Baldintza hauek balio-epe mugagabea izango dute eta www.casarodriguez.eu webgunearen bidez egindako kontratazio guztiei aplikatuko zaizkie.

Zerbitzu-emaileak beretzat gordetzen du baldintza hauek bere aldetik eta aldez aurretik abisatu gabe aldatzeko eskubidea, baina horrek ez du eraginik izango aldaketak egin aurretik eskuratutako ondasunetan edo sustapenetan. Baldintza hauek aldaketak jasan ditzaketenez gero, irakurri egin beharko dituzu aipatutako webgunean erosketak egin baino lehen.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak oso-osorik bermatzeko, Baldintza Orokor hauek Espainiako legean aurreikusitakoarekin bat ezartzen dira, eta, bereziki, Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/98 Legean, Txikizkako Merkataritza Antolatzeko urtarrilaren 15eko 7/96 Legean, Kode Zibilean, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan, eta Errege Dekretu horri dagokion garapen-araudian aurreikusitakoarekin.

Adiera desberdinak izan ditzaketen hitzak kontratuaren izaera eta objektuari gehien egokitutako esanahiarekin ulertuko dira. Erreferentziazko hizkuntza kontratuaren ondoreetarako gaztelania izango da.

ALDERDIEN IDENTITATEA

Alde batetik, erabiltzaileak kontratatu nahi dituen edo kontratatuko dituen ondasun edo zerbitzuen hornitzailea Beatriz Rodriguez C.B. da. Bere datuak ondokoak dira: -Helbide soziala: Urbieta kalea, 28, 20006 Donostia (Gipuzkoa) -IFZ: E20469607 -Bezeroarentzako arreta telefonoa: +34 943 422 662 (telefonozko arretaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00etara).

Bestalde, erabiltzailea, webgunean erabiltzaile-izen batekin eta pasahitz batekin erregistratzen dena. Izen eta pasahitz horiek erabiltzeko eta zaintzeko erantzukizun osoa du eta bera izango da zerbitzu-emaileari emandako datu pertsonalen egiazkotasunaren erantzule bakarra.

KONTRATUAREN XEDEA

Kontratu honen xedea zerbitzu-emailearen eta erabiltzailearen artean sortzen den salerosketako kontratu-harremana arautzea da, erabiltzaileak online kontratazio-prozesuan dagokion laukia onartzen duen unetik.

Salerosketako kontratu-harremanak webgunean publikatutako prezio zehatz baten truke produktu edo zerbitzu jakin bat entregatzea dakar.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Web-orri honetako eduki guztiak, inolako izaera mugatzailerik gabe, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta jabetza intelektualaren eskubideak barne, bai eta marka guztiak, izen komertzialak edo beste edozein ikur bereizgarri ere, webguneko titularraren jabetzakoak dira, edo horren jabe legitimoena, eta erreserbatuta geratzen dira horien gaineko eskubide guztiak. Webguneko eduki guztiak behar bezala babesten ditu jabetza intelektual eta industrialaren araudiak, eta inskribatuta daude erregistro publiko egokietan.

Debekatuta daude edukiak, osorik edo zati batean, erreproduzitzeko egintza guztiak, modua edo bitartekoa edozein izanik --mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa edo besteren bat--, bai eta zabalkundea emateko, komunikazio publikoa egiteko edo banatzeko edozein egintza ere, aldez aurretik webguneko titularrak edo bere jabe legitimoek baimen idatzirik ematen ez badute. Zerbitzu-emaileak aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera autorearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen ez-betetze larritzat joko da.

Web-orri honetan sartzeak ez die erabiltzaileei eskubiderik eta titulartasunik ematen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen gainean, ezta web-aren edukien gainean ere.

Webgunearen jabea ez da izango webgune honetan sartzen diren pertsonek bertako edukiak erabilita sor ditzaketen kalteen edo galeren erantzulea, ezta erabiltzaile horiek indarrean dagoen edozein lege-xedapen haustearen erantzulea ere.

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratu direla uste baduzu edota webguneko edozein edukiren inguruan oharren bat egin nahi baduzu, ondorengo helbide elektronikora idatz dezakezu: oficina@casarodriguez.eu

KONTRATAZIO-PROZEDURA

Kontratazio-prozedura gaztelaniaz eta euskaraz egin ahal izango da.

Erabiltzaileak 16 urte baino gehiago izan beharko ditu kontratatzeko eta eskabideak egiteko. Eskabideak 16 urtetik beherakoek egiten badituzte, adingabeen aita, ama edo legezko tutoreena izango da erantzukizuna.

Erabiltzaile-kontua irekitzeko, eskatzen zaizkizun datu pertsonalak modu askean eta zure borondatez eman beharko dituzu eta kontratazioaren baldintza orokor hauek onartu beharko dituzu. Webgunean erregistratzeak ahalbidetzen du erabiltzaileentzako sarbide murriztua duten gune batzuetara sartzea, zerbitzu jakin batzuk erabiltzea eta webgune horretan eskainiko diren produktuak eskuratzea.

Erabiltzaileak erabiltzaile-izena (bere helbide elektronikoa) eta pasahitza aukeratuko ditu, eta ondoko konpromisoak hartuko ditu: biak ala biak arretaz erabiltzea, hirugarren baten eskura ez uztea, eta horiek galtzen baditu, lapurtzen badizkiote edo baimenik ez duen hirugarren bat sartu dela uste badu zerbitzu-emaileari ezagutzera ematea, hark berehala blokea ditzan.

Erabiltzailea konprometitzen da bere erabiltzaile-izena (posta elektronikoa) eta pasahitzaren konfidentzialtasuna bermatzera. Zerbitzu-emaileak ez du bere gain hartzen erabiltzaileak konfidentzialtasun-betebeharra betetzean egindako erabilera okerraren edo arduragabekeriaren ondoriozko erantzukizunik.

Erabiltzaileak askatasuna du pasahitza aldatzeko horretarako ezarritako prozeduren bidez. Pasahitz berria sortzen den unetik ezeztatuta geratuko da ordeztutako pasahitza identifikazio gisa erabiltzeko.

Casa Rodriguez-ek beretzat gordetzen du zerbitzu-emailearekin saldo zordunak edo ordaindugabeak dituzten erabiltzaileei eta webgunearen bitartez emandako zerbitzuan iruzurrezko edo fede txarreko ekintzak egiten dituztenei sarbidea blokeatzeko edo ezeztatzeko eskubidea. Horrez gain, webgunearen sarbidea eta erabilera blokea daitezke zerbitzu-emaileak segurtasun-arrazoiengatik beharrezkoa dela uste duenean.

Zerbitzu-emaileak mantentzen ditu datu pertsonalen babeserako segurtasun-mailak unean indarrean dagoen legeriak ezartzen duenaren arabera, zehazki, 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduan aurreikusitakoaren arabera, eta bere esku dauzkan baliabide tekniko guztiak ezartzen ditu erabiltzaileak zerbitzu-emaileari emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimendu gabeko sarbidea eta lapurreta eragozteko. Horrez gain, erabiltzaileak espresuki onartzen du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla suntsiezinak.

Erabiltzaileak kontua sortu ondoren, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeko 27. artikuluak galdatutakoarekin bat, kontratazio-prozedurak ondoko urratsak jarraituko ditu:

  • − Aukeratu nahi duzun produktua.
  • − Hautatu produktua eta gehitu saskira. Ondoren, erosten jarraitzea edo eskabidea izapidetzen jarraitzea aukera dezakezu.
  • − Hautaketarekin amaitu ondoren, eskabidea egin dezakezu erabiltzaile gisa erregistratuz edo erregistratu gabe.
  • − Ondoren, erosketa zein helbidetara bidaltzea nahi duzun zehaztu beharko duzu.
  • − Aukeratu ordainketa-metodoa: kreditu-txartela, paypal edo banku-transferentzia.
  • − Baieztatu eskabidea.
  • − Amaitzeko, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu eskabidea egin bezain laster, eskabidea jaso dugula baieztatzeko.