Envío gratis a partir de 50 €

Erosketa gida



Zer egin dezaket arazoren bat edo zalantzaren bat badut?

Zure zalantzak argitzeko edota arazoak konpontzeko prest gauzkazu: erosketa prozesua, zure eskaeraren egoera, web-orriaren funtzionamendua... Jarri gurekin kontaktuan.

Casa Rodriguez-en erostea oso erraza da. Egiteko bi modu aurkezten dizkizuegu

Artikuluen bidez

  • 1. Aukeratu interesa duzun atala: haurtxoa, haurra, gaztea, ospakizunak edo haurtzaintza.
  • 2. Pantaialaren eskuinaldeko goialdean bilaketaren zehaztasunak aukeratu ditzazkezu: neska/mutiko edo prezioaren araberakoak. Gainera, ezkerreko zutabearen laguntzaz, nahi duzuna aurkituko duzu, markak edo jantzi motak zehaztuz.
  • 3. Gustuko duzun artikulu bat aurkitzean, klik egin horren gainean eta informazio gehigarria eskuratu ahal izango duzu(konposizioa,eskuragarri dauden tallak, argazki detailedunak...) Argazkia zehaztasun gehiagorekin ikusi ahal izateko, klik egin honen gainean eta zoom-aren bidez artikulua hobeto hauteman ahal izango duzu.
  • 4. Erosketa gauzatzeko, nahi duzun talla aukeratu behar duzu eta artikulua erosketa-saskira gehitu. Momentu honetan, ordainketa egin edo erosten jarraitzeko aukera edukiko duzu.
  • 5. Erosten jarraitu nahi baduzu, aurrean aipatutako prozesu bera jarraitu besterik ez duzu.
  • 6. Erosketa gauzatu nahi baduzu, honako hiru aukera hauek eskaintzen dizkizugu:
    • - Gure web-orriko erabiltzailea bazara, sarbiderako zure datuak sartu eta jarraitu pausuak.
    • - Oraindik erregistratua ez bazaude eta erregistratu nahi baduzu, inprimakia bete eta pasahitz bat gehitu, etorkizunean zure kontuan sartu ahal izateko.
    • - Erosketa konturik sortu gabe egin nahi baduzu, bete datuak eta jarrai aurrera.
  • 7. Aukera ezazu nahi duzun ordainketa modua eta jarraitu dagozkion argibideak.
  • 8. Prozesuarekin amaitzen duzunean, eskariaren egiaztapena iritsiko zaizu email bidez.

• Nola ordain dezaket?

Ordainketa-sistema hauek erabil ditzakezu: kreditu-txartela, paypal edo banku-transferentzia.

• Segurua al da nire kreditu-txartela erabiltzea?

Bai. Datuak enkriptatuta (SSL) bidaltzen dira. Visa edo Master Card bidez egindako ordainketetan CES (Merkataritza Elektroniko Segurua) transakzioak soilik onartuko dira. Txartela CES sistemara atxikita dagoela egiaztatu ondoren, sistema txartela jaulki duen bankuarekin konektatuko da erosleak erosketa baimendu dezan. Bankuak autentifikazioa baiesten duenean txartelean kargatuko da. Autentifikaziorik gertatu ezean, eskabidea ezeztatu egingo da.

• Zergatik ez da onartzen nire kreditu-txartela?

Berrikusi gai hauek zergatik ez den onartu jakiteko:

  • - Egiaztatu zure kreditu-txartelak ez duela gainditu balio-data.
  • - Kontsultatu zure txartelak ez duela gainditu erosketak egiteko baimendutako gehienezko zenbatekoa.
  • - Egiaztatu eremu guztiak bete dituzula eta sartutako datuak zuzenak direla.

• Segurua al da ordainketa PayPal bidez egitea??

PayPal eroslearen eta saltzailearen arteko bitartekari bat da eta salmenta edo erosketa segurua izango dela bermatzen du. Horregatik, paypal-ekin erostean gure erosketak bitartekari baten esku uzten ditugu eta hori salerosketan arbitro gisa arituko da.

Paypalek ordainketa egiteko aukera ezberdinak ematen ditu: banku-kontu elkartutik, kreditu-txarteletik edo “txanpon-txartel birtualetik” zenbatekoa zuzenean kenduta.

Garrantzitsua da jakitea saltzaileak banku-datuak ez dituela sekula ezagutzen, horregatik ordainketa-mota honek konfidentzialtasuna eta segurtasuna ematen dizkigu.

• Erosketa-muga

Segurtasun arrazoiengatik ezin daitezke 3.000 eurotik gorako erosketarik egin,

• Zein herrialdetatik eros daiteke?

Gaur egun zure erosketa herrialde hauetatik egin dezakezu: Espainia, Portugal, Frantzia, Italia, Alemania, Erresuma Batua, Irlanda, Austria, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Suitza, Suedia, Norvegia, Danimarka, Monako, Venezuela, Brasil, Argentina, Mexiko, Peru, Txile edo Estatu Batuak.

Eskabide bat beste herrialde batetik egin nahiko bazenu, jar zaitez harremanetan gurekin (bezeroarentzako arreta link-ean) bidalketa-gastuen aurrekontua egiteko.

• Non jaso dezaket eskabidea?/h2>

Eskabidea zuk zehaztutako helbidean jasoko duzu. Gogoratu eskabidea jasotzeko helbidea eta bezeroarena ezberdinak izan daitezkeela

Eskabideak ezingo dira jaso Casa Rodriguez dendan.

• Zein dira bidalketa-gastuak?

este

Espainiarako (penintsula, Kanariak eta Balearrak) bidalketa-gastuak guztiz doakoak dira, 60eruoko gastutik gora. Aldiz, Europako herrialdeetarako 10 eurokoak izango dira. Galdetu beste eskabideetarako zenbat euro gaindituko ditugun.

Beste herrialdeetatik datozen eskabideek aduana-zerga ordain dezakete.

• Eskabidea zein epetan iritsiko da?

Ordainketa jasotzen den unean hasiko da bidalketa izapidetzen; beraz, aukeratutako ordainketa-metodoaren arabera alda daiteke.Hortik aurrera helbide elektroniko bat bidaliko dizugu zehaztuz bidalketa egin dela eta gehienez 3 lanegunetan entregatuko dela. (Adibidez: bidalketa-eguna osteguna bada, eskabidea gehienez hurrengo 5garren egunean entregatu beharko da).

• Nire eskabidearen egoeraren jarraipena egin dezaket?

Bai. “Nire kontua” atalaren barruan zure eskabideen zerrendara sarbidea izango duzu eta bakoitzaren xehetasunean eskabidearen egoeraren jarraipena egin ahal izango duzu.

Eskabidea ezezta dezaket?

Bai. Horretarako jar zaitez gurekin harremanetan (bezeroaren arretarako link-ean) ahal bezain laster eta, betiere eskabidea bidali aurretik. Behin paketea bidalita, ezingo dizkizugu bidalketa-gastuak itzuli eta itzulketa-prozesua martxan jarri beharko duzu.

• Nola itzul dezaket artikulu bat?

Itzulketa bat izapidetzeko, nahi ez duzun artikulua bidali beharko diguzu zuk aukeratutako garraiobidea erabiliz, eta zure gain hartu beharko dituzu kostuak. Artikuluarekin batera, behar bezala betetako itzulketa-inprimakia bidali beharko diguzu.

Itzulketa-inprimakia galdu baduzu, hemen jaits dezakezu.aquí mismo.

Itzulketaren arrazoia ebaluatzeko eskubidea erreserbatzen dugu, ez baitugu dirua itzuliko artikuluak akatsen bat baldin badu. Dena ongi badago, zenbatekoa 5 eguneko gehieneko epean itzuliko dizugu.

Itzulketaren arrazoia fabrikazio-akats bat bada, zenbateko osoa itzuliko dizugu, baita garraiobidearen kostuarena ere.

Itzulketak ezingo dira egin Donostiako Casa Rodriguez dendan.

• Zein da itzulketa egiteko epea?

Artikulua aldatzeko edo itzultzeko gehienezko epea 10 egunekoa izango da jasotzen denetik kontatzen hasita, eta bidalketa-gastuak bezeroaren kontura izango dira.

• Ordaindu egin behar dut artikulua itzultzeko?

Bai. Itzulketak sortzen dituen garraio-gastuak bezeroaren kontura izango dira fabrikazioko narrio edo akatsen kasuan izan ezik.

Jadanik gauzatu den lehenengo entregako garraiobidearen zenbatekoa deskontatu egingo da zenbateko osotik diru-itzulketa gauzatzean.

• Artikulu bat alda dezaket?

Artikulu bat beste batengatik aldatu nahi izanez gero, itzul ezazu artikulua aurreko puntuetan azaldu bezala, eta egin ezazu beste eskabide bat nahi duzun artikulu berriarekin.

• Zer jakin behar dut arropa-garbiketari buruz?

  • - Gomendagarria da, jantzia garbitu aurretik, jantziaren etiketako garbiketa-jarraibideak irakurtzea.
  • - Komeni da detergente likidoa edo hautsa erabiltzea eta hori neutroa izatea, jantziaren jatorrizko kolorea uki dezakeen agente zuritzailerik eduki ez dezan.
  • - Gomendatzen da jantziak beti azpikoz gainera garbitzea eta tenperatura altuak saihestea ehuna ez hondatzeko.
  • - Leungarriaren gehiegizko erabileraren ondorioz orbanak azal daitezke jantzian behar bezala urberritzen ez bada.
  • - Ez da gomendatzen lehorgailu mekanikoak erabiltzea; izan ere, marruskadurak higadura handitu dezake eta jantzia opaku bihur daiteke.
  • - - Arropak garbitzean garrantzitsua da koloreka sailkatzea, beste jantziek kolorea gal ez dezaten

• Nola lor dezaket garbiketa perfektua?

Pausu hauek jarraitzen badituzu, zure arropa egoera ezin hobean kontserbatuko duzu ahalik eta luzaroen.

  • 1. Sailkatu arropa zikinaren eta kolorearen arabera (jantzi zuriak edo kolore argikoak eta jantzi ilunak).
  • 2. Jantzia garbitzeko gehieneko tenperatura zein den jakiteko eta jantziak zein garbiketa-mota onartzen duen jakiteko, irakurri arretaz arroparen etiketa.
  • 3. Detergente-kantitate egokia ipini, gehiegizko kantitateak jantziaren ehuna edo kolorea honda dezake.
  • 4. Garbitu ondoren, gomendagarria da arropa lehenbailehen esekitzea, ikuzgailuan denbora luzez edukiz gero hezetasuna eta usain txarra sor baitaitezke.
  • 5. Arropa arinki hezea lisatu, edo, kolore ilunekoak izanez gero, azpikoz gainera, eta tenperatura baxuenean hasi lisatzen.

• Zer jakin behar dut jantzien ehunei buruz?

Ehun bat aztertzean, nagusiki bi puntu izan beharko ditugu kontuan:

  • - Jantzia fabrikatzean erabili diren zuntzen konposizioa.
  • - Jantzia zein bilbe-motarekin ehundu den, hau da, hariak zein formatan dauden elkarri lotuta. Horrek ematen dio izena telari.

Konposizioa

Zuntzak naturalak, artifizialak edo sintetikoak izan daitezke.

  • Zuntz naturalak: zuntz horiek landare-jatorrikoak (kotoia, lihoa, miraguanoa...) zein animalia-jatorrikoak (artilea, zeta, mohair-a, kaxmirra, angora... ) izan daitezke.
  • Zuntz artifizialak: osagai naturaletatik eskuratzen dira eta, normalean, zelulosatik eratorriak dira; prozesu kimikoen bidez konposizio berriko zuntz bihurtzen dira. Jatorria zelulosa denean rayon-zuntz izen generikoa hartzen dute. Ezagunenak biskosa, modala eta lyocella dira. Produkziorako prozesu kimikoa ezberdina da zuntz horietako bakoitzarentzat.
  • Zuntz sintetikoak: petrolioaren eratorrietatik eskuratzen dira. Bai lehengaien fabrikazio-prozesua, baita zuntzena ere, kimikoak dira oso-osorik. Prozesuaren arabera, poliester-zuntzak, nylona, zuntz akrilikoak eta elastanoa (jantziei elastikotasuna emateko erabilia) eskura daitezke besteak beste. Zuntz horiek erresistentzia handia dutelako dira estimatuak.

Telen izenak

  • Sareta bakuna: hariak elkarri lotzeko modurik errazena da. Hari horizontal bakoitza (bilbea) hari bertikal bakoitzetik pasatzen da txandaka (irazkia). Modu horretan lortzen dira olana meheak, batistak, popelinak, muselinak, gazak…, eta beren artean bereizten dira harien lodieragatik, harien arteko distantziagatik eta erabilitako harien kalitateagatik.
  • Sargazko ehuna: mailakatuta ehuntzen da. Irazkiak hari bat baino gehiagoko taldeak eratzen ditu, eta horietatik bakar batek soilik estaltzen du bilbea lehenengo pasadan. Talde horretako bigarren hariak bilbeko hurrengo haria estaltzen du. Horrela egiten dira sarga izeneko ehun guztiak, eta marrazki diagonalengatik bereizten dira.
  • Erliebezko ehunak: ehuntzeko makina bereziekin eta hariak elkarri lotzeko konbinazio ezberdinak erabiliz lortzen dira erliebezko marrazkiak dituzten ehunak. Pikeak, jacquard-ak, damaskoak, brokatuak... dira garrantzitsuenak.
  • Elkarri lotutako hari laburrekin egindako ehunak: hariaren luzeraren eta erabilitako sare-motaren arabera lortzen dira panak, belusak...

• Zein da aukeratu behar duzun neurria?

Haurtxo eta umeentzako neurriak garaieraren araberakoak dira eta, ondorioz, adinaren araberakoak. Kontuan izan behar da tauletako adinak gutxi gorabeherakoak direla, eta ez duela zertan bat etorri garaiera horretako umearen adin estatistikoarekin; neurri estandarrak dira.

Garaieraz gain bularraldea ere kontuan hartzea gomendatzen dizugu.

Haurtxoa

Neurria Garaiera Kiloak
00 (goiztiarra)(prematuro) 46 zm 2-2,5
0 (jaioberria)(recién nacido) 50 zm 2,5-3
1 H 54 zm 4
3 H 60 zm 5-6
6 H 67 zm 7-8
9 H 70 zm 8-9
12 H 74 zm 9-10
18 H 86 zm 11
24 H 94 zm 12

Neska

Neurriak Garaiera Bularraldea
2 U 85 zm 52 zm
3 U 94 zm 54 zm
4 U 104 zm 56 zm
5 U 110 zm 58 zm
6 U 116 zm 60 zm
8 U 128 zm 64 zm
10 U 140 zm 70 zm
12 U 152 zm 78 zm
14 U 160 zm 80 zm
16 U 168 zm 85 zm

Mutila

Neurria Garaiera Bularraldea
2 U 86 zm 52 zm
3 U 94 zm 54 zm
4 U 104 zm 56 zm
5 U 110 zm 58 zm
6 U 116 zm 60 zm
8 U 128 zm 64 zm
10 U 140 zm 70 zm
12 U 152 zm 78 zm
14 U 162 zm 82 zm
16 U 170 zm 87 zm

Erosketa opari-kaxa batean bidaltzeko aukera eskaintzen dizugu Casa Rodríguez-en. Horretarako, eskabidea izapidetzean klik egin "oparirako paketatu" botoian.

Oparirako bilgarriak ez du kostu gehigarririk.

Opari-paketearekin joango den eskabide-orriak ez du preziorik erakutsiko.

• Nola berreskura dezaket nire pasahitza?

Zure pasahitzaz gogoratzen ez bazara, "sartu" ataletik berreskura dezakezu (pantailaren goiko aldeko eskuinaldean dago) eta klik egin "pasahitza berreskuratu" botoian. Jarraitu adierazitako urratsak, eta berehala berreskuratu ahal izango duzu zure pasahitza

• Lor al dezaket faktura nire enpresaren izenean?

Bai. "Enpresa" aukera markatu eskabidea izapidetzean, eta bete eskatzen zaizkizun datu fiskalak. Modu horretara, zehaztutako helbide elektronikora iritsiko zaizu faktura.

• Inprima al dezaket nire faktura?

Bai. "Nire kontua" ataletik egin dezakezu; klik egin "nire eskabideak" botoian, eta egindako eskaeren zerrenda bertan izango duzu eskura. Hor bertan duzu faktura inprimatzeko aukera. Gogoratu helbide elektronikora ere bidaliko zaizula faktura eskabidea izapidetzen duzunean